2014(e)ko ekainaren 12(a), osteguna

AURKEZPENA

Haur Hezkuntza  bukatu eta Lehen Hezkuntzara pasatu behar diren haurrentzat prestatutako aurkezpena, diapositibetan.


2014(e)ko apirilaren 19(a), larunbata

IKASTOLA OSOA JOLASEAN

Oporren aurreko eguna jolasean aritzea eta hiruhilekoa parrez eta ondo pasatzen bukatzea ederra da ezta! Ba, horixe egin dugu guk.




 

2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna

IÑAUTERITAKO BIDEOA

Iñauteriak aspaldian pasatu badira ere bideo honek zein ederki ibili ginen gogora ekarriko digu.
 

2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena

INAUTERIAK

                    INAUTERIAK  IRITSI  DIRA

  Inauterietako ostiral arratsaldean lizeora joan ginen. Hirugarren mailatik seigarren mailara dauden talde guztiek, andereñoek eta guzti, dantza bat egin genuen.

                     Hemen gu Roar abestia dantzatzen geuden.
                  
                      Gure gelakoek inauterietan mozorrotuta

LENBURRERA BISITA

 Ikusi dezakezuen bezela, Legazpira iritsi bezain laster papertegira joan ginen. Bertan, Olatzek                                            (gure gidariak), informazio desberdinak eman zizkigun.

Hemen ikusten duzuena fitxategia da. Bertan, langileek lantegira sartzean, beraien fitxa sartu eta ordua inprimaturik geratzen zen. Berdin  egiten  zuten ateratzerakoan. Modu  honetan,  nagusiak  langileak  lantegian zenbat orduz egoten ziren jakin zezakeen.

Hemen gaude aitonen garaikoa izan zen eskolan. Bertan,  Birginiak beraien zigorrak, ikasteko                                                       moduak eta jolasak erakutsi zizkigun.

2014(e)ko martxoaren 17(a), astelehena

ORRI-AURKITZAILEAK

    

        Gure liburuen artean, ustez, azal politena zuena aukeratu, gelara ekarri, eta orri aurkitzaileak egin genituen.

  
Ondoren, marrazkiak andereñoari eman eta berak plastifikatu egin zituen.
,
         
           

2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

SEXU HEZIKETA

Sexologa bat etorri da gelara informazioa ematera.

   Nesken eta mutilen organo genitalak hobeto ezagutzeko arbelean marraztu genituen.

                                  Sexologak emandako gaiarekin antzerkitxo batzuk egin genituen.