2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

Euskararen eguneko argazkiak

Egun horretan flashmoba egin aurretik 1. mailako ikasleekin kidetu ginen. Erain gelara joan eta batera ekintza desberdinak burutu genituen.



Flashmoba bukatu ondoren, ikasgelara etorri eta bertan bazkaldu genuen, etxetik ekarritako bokadilloa.



Eguna bukatzeko, pelikula bat ikusi genuen.

EUSKARAREN EGUNA

Izugarria izan zen! Dantzari bikainak gara eta gurasoak, aiton-amonak, herritarrak... harrituta utzi genituen. ETB1-ean ere albiste izan ginen. Hemen duzue telebistan agertutako berria:



Eta ikusterik izan ez zutenentzat dantza osoa:


2013(e)ko urriaren 23(a), asteazkena

ESPERIMENTUA

Lur barneko materialak nola tolesten diren frogatzeko egin genuen. Geruzak egiteko material desberdinak erabili genituen: area, lurra, zerrautsa, kafe hauts...




2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena

ARRIKRUTZ ETA ARANTZAZU

Aste berean bi irteera! Oraingo honetan gauza asko ikasi ditugu: Nola sortzen diren leize zuloak, ze harri mota behar den euriarekin disolbatzeko eta estalaktitak eta estalagmitak formatzeko, ze artistak egin zuten Arantzazu, ze arazo izan zituzten eraikitzeko...

IZAZPIRA IGO GARA

Aurten ere udazkenean mendira joan gara egun pasa 5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleok. Elizkaletik abiatu eta Izazpira  igo ondoren, Antion bazkaldu eta jolastu dugu. Eguraldia uste bezain ona izan ez bada ere, egun ederra pasatu dugu!