Haur Hezkuntza bukatu eta Lehen Hezkuntzara pasatu behar diren haurrentzat prestatutako aurkezpena, diapositibetan.
2014(e)ko ekainaren 12(a), osteguna
2014(e)ko apirilaren 19(a), larunbata
IKASTOLA OSOA JOLASEAN
Oporren aurreko eguna jolasean
aritzea eta hiruhilekoa parrez eta ondo pasatzen bukatzea ederra da
ezta! Ba, horixe egin dugu guk.
2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna
IÑAUTERITAKO BIDEOA
Iñauteriak aspaldian pasatu badira ere bideo honek zein ederki ibili ginen gogora ekarriko digu.
2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena
INAUTERIAK
LENBURRERA BISITA
Ikusi dezakezuen bezela, Legazpira iritsi bezain laster papertegira joan ginen. Bertan, Olatzek (gure gidariak), informazio desberdinak eman zizkigun.
Hemen gaude aitonen garaikoa izan zen eskolan. Bertan, Birginiak beraien zigorrak, ikasteko moduak eta jolasak erakutsi zizkigun.
Hemen ikusten duzuena fitxategia da. Bertan, langileek lantegira sartzean, beraien fitxa sartu eta ordua inprimaturik geratzen zen. Berdin egiten zuten ateratzerakoan. Modu honetan, nagusiak langileak lantegian zenbat orduz egoten ziren jakin zezakeen.
Hemen gaude aitonen garaikoa izan zen eskolan. Bertan, Birginiak beraien zigorrak, ikasteko moduak eta jolasak erakutsi zizkigun.
2014(e)ko martxoaren 17(a), astelehena
ORRI-AURKITZAILEAK
Gure liburuen artean, ustez, azal politena zuena aukeratu, gelara ekarri, eta orri aurkitzaileak egin genituen.
Ondoren, marrazkiak andereñoari eman eta berak plastifikatu egin zituen.
2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena
SEXU HEZIKETA
Sexologa bat etorri da gelara informazioa ematera.
Sexologak emandako gaiarekin antzerkitxo batzuk egin genituen.
2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea
BIRIKAK
BIRIKAK AZTERTZEN:
Birikak ikasteko eta aztertzeko animalien birikak ekarri ditugu.
Birikekin esperimentuak egin ditugu inguruneko orduetan. Hemen putz egiten, garbi ikusi dugu arnasa hartzerakoan nola puzten diren eta botatzerakoan nola uzkurtzen diren.
Birikekin esperimentuak egin ditugu inguruneko orduetan. Hemen putz egiten, garbi ikusi dugu arnasa hartzerakoan nola puzten diren eta botatzerakoan nola uzkurtzen diren.
Hauek txahalaren birikak dira.
GURE BIRIKEN ARNASKETA AHALMENA:
Gure biriken arnasketa ahalmena zein den jakiteko espirometro moduko bat egin dugu. Egiteko plastikozko ontzi bat eta hodi bat erabili ditugu.
Unai espirometroan putz egiten. Ontzian zenbat aire bota duen ikusten da.
ODOL EMAILEAK
"Odol emaile" elkarteko bi kide gelara etorri ziren informazioa ematera. Gauza ugari ikasi genituen. Adibidez, pultsoa eskuan nola hartzen den.
Odolaren osagaiak zeintzuk diren eta kantitatea zein den ikasteko esperimentu bat egin genuen.
Materiala: ontzia, ura, esponja gorria, sukaldeko xuhatze-zapi horia eta pin-poneko pilotak.
BIHOTZA
Bihotza nolakoa den aztertzeko gelara bihotza ekarri genuen.
Lehenik, bihotzaren kanpoaldea aztertu genuen; ondoren andereñoak erditik ebaki eta bihotzaren zatiak (aurikulak eta bentrikuluak) aztertu genituen. Azkenik, nahi zutenek bihotza ikutu egin zuten.
PLASTIKAKO ESKULTURAK
2014(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna
LEHEN GIZAKIAK, antzerkia
1.A-ko ikasleek eskeini ziguten antzerkia ikusten izan ginen. Gustura egon ginen. Lan handia egin dute, oso ondo prestatuta zuten.
2014(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena
GIZA GORPUTZA
Eskema honetan gorputzeko aparatuak eta sistemak azaltzen dira.
Ikusteko GORPUTZA klikatu
Ikusteko GORPUTZA klikatu
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)