2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

BIRIKAK

BIRIKAK AZTERTZEN:
Birikak ikasteko eta aztertzeko animalien birikak ekarri ditugu.
Birikekin esperimentuak egin ditugu inguruneko orduetan. Hemen putz egiten, garbi ikusi dugu arnasa hartzerakoan nola puzten diren eta botatzerakoan nola uzkurtzen diren.
Hauek txahalaren birikak dira.

GURE BIRIKEN ARNASKETA AHALMENA:
Gure biriken arnasketa ahalmena zein den jakiteko espirometro moduko bat egin dugu. Egiteko plastikozko ontzi bat eta hodi bat erabili ditugu.

















Unai espirometroan putz egiten. Ontzian zenbat aire bota duen ikusten da.

ODOL EMAILEAK


"Odol emaile" elkarteko bi kide gelara etorri ziren informazioa ematera. Gauza ugari ikasi genituen. Adibidez, pultsoa eskuan nola hartzen den.


Odolaren osagaiak zeintzuk diren eta kantitatea zein den ikasteko esperimentu bat egin genuen. 
Materiala: ontzia, ura, esponja gorria, sukaldeko xuhatze-zapi horia eta pin-poneko pilotak.




BIHOTZA


Bihotza nolakoa den aztertzeko gelara bihotza ekarri genuen. 
Lehenik, bihotzaren kanpoaldea aztertu genuen; ondoren andereƱoak erditik ebaki eta bihotzaren zatiak (aurikulak eta bentrikuluak) aztertu genituen. Azkenik, nahi zutenek bihotza ikutu egin zuten.


PLASTIKAKO ESKULTURAK

Txillida eta Oteiza imitatuz egin ditugu eskultura batzuk: kartulina txuria erabiliz, koloretako kartulinaz egindako kuboa eta buztinezko eskultura. Bakoitzak bereak egin zituen eta ondoren ekultura horiekin erakusketa bat egin genuen. Erakusketa ikustera 1. mailako ikasleak etorri ziren.


2014(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna

LEHEN GIZAKIAK, antzerkia

1.A-ko ikasleek eskeini ziguten antzerkia ikusten izan ginen. Gustura egon ginen. Lan handia egin dute, oso ondo prestatuta zuten.




2014(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena